1. |
Kateak
05:44
|
|||
KATEAK
Zenbat hego eta ipar behar
Zu eta biok hesiz eta katez bereizteko
Esan zenbat zeharkatu behar ditudan
Izen galduak lez kateak erauzteko
Zure memoria ezaz harago
Kate artean tai gabe
Datozen olatuen pare
Zauriak odoletan ditut azalean
Zauriak odoletan zure mapetan
|
||||
2. |
Desitxuratuz
03:40
|
|||
DESITXURATUZ
Ezaren irudi hutsal
Erretratuetan azkena
Hareazko Goliat bat ustez
Harri-kartoizko zer zekena
Ahoak letra larriz bete
Hitzez izaki gardena
Desitxuratuta biluzik
Daudela dioena
Zinez salduko didazu
Ezin gezurrago dena?
Itxuraren jaka urdinik gabe
Deus ere ez dena.
Oka egin arte letra larriz
Harro erroturik dena
Desitxuratzeko beldurra
Hezurmuinetan duena
Des-itxuratuz…
Zure irudiko ez dut nahi
Itxuraz beste egin nahi dut
Irudizko tiranoetatik urrun
Bide berri bat urratu
Harri-kartoi, harerik gabeko
Argazkietan lehenak
Begiak makal izan arren
Begirada erne dutenak
Zain nazazu!
Desitxuratu
Zain nauzu
Desitxuratu!
|
||||
3. |
Unearen oraina
04:17
|
|||
UNEAREN ORAINA
Hutsik da ondorengo orria
Biluzik, istorio eske
Dotore janzteko zai dago
Zimurtzen, presaren gatibu
Lerroak agurtuz jauzika
Saltoka, geroaren esklabu
Hegan irudimenaren leizean
Hormak unearen oraina isolatuz
Urduri, ezinegonak jota
Izerdiz bustita gorputza
Ahaztuz inguruko soinuak
Erraiak barrenak estutuz
Entzungor nire kaiolan
Barradun kaiolan itsu naiz
Joan banoa
Konturatu gabe
Deitu, heldu
Deitu, heldu
Urrunegi
Alde egin aurretik
Deitu, heldu
Ez nadin galdu
Hegan irudimenaren leizean
Hormak unearen oraina isolatuz
Hutsik da ondorengo orria
Biluzik, istorio eske
Dotore janzteko zai dago
|
||||
4. |
||||
WRINKLED SHIRTS AND JACKETS
No chance for a stumble
No place for mistakes
Why do I have to
Be ahead of the race?
It's asking too much
I'm going insane
I'm escaping and hiding
But I'm caught again
Let's wear wrinkled shirts and jackets
Weary blue jeans and old shoes
Let me sing out of key some verses
'cause I can't cope with this blues
Doing things right
Seems not enough
Finding satisfaction
Is really tough
Let's wear wrinkled shirts and jackets
Weary blue jeans and old shoes
Let me sing out of key some verses
'cause I can't cope with this blues
|
Jon Gurrutxaga Elgoibar, Spain
Jon Gurrutxagak Arima Beltza blues&rock taldean hasi zuen bere musika ibilbidea bateria eta abeslari bezala. Talde
gipuzkoarrarekin EP bat eta bi disko luze argitaratu ostean UEK hirukotean izan zen bateriajole gisa. Ondoren, Jon & Sugramas proiektua sortu zuen, bere bakarkako ibilbidearen aurrekaria izango zen proiektua.
Jon Gurrutxaga is a basque musician who loves blues, classic rock...
... more
Streaming and Download help
If you like Jon Gurrutxaga, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp