We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Hitz lauz

by Jon Gurrutxaga

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €7 EUR  or more

     

1.
Azala 04:09
AZALA (Musika: Jon Gurrutxaga / Hitzak: Xabi Lasa) Harri bat emango eskura? Harri bat, eskuetan mendeak sentitzeko Gorantza hasiko dugun bidea egiteko Balbea, mamu abisala Osinik beltzeneko animalia itsua Bidai honetan hilotzen gidari zaitudana Eta azal bihurtzen garen heinean, azaleratzen Arroilen azken arteka artean, urrun ehorzten Utzidazu azal bihurtzen eta... une izaten Zimurretan bildu ditut Zure musu eta mezuetan esanak Gorako bidaia honetan mapa ditudanak Eta azal bihurtzen garen heinean, azaleratzen Arroilen azken arteka artean, urrun ehortzen Utzidazu azal bihurtzen eta... une izaten
2.
IRAGANA BETI JARRAIKA (Musika: Jon Gurrutxaga / Hitzak: Uxue Agirre) Zerua ilun dago oraino Ez da entzuten urratsen oihartzuna baino Tren geltoki zaharretako xarma Areagotu egiten da ordu txikien itzalean Maleta batean bizitza sartzea Malko bakarrak barruko min guztia biltzea posible ote da? Iragana beti jarraika Gure itzalean bizi da Gure itzalaren gerizpean Gaztetako kimera sekretuak etengabe loratzen dira Itzulerarik gabeko bidaia da Nahi ta ez, denboraren bagoia, joan badoana Errailak nora joan, hara doa Trenaren kirrinka itoa ta bere gerizpe leiala Iragana beti jarraika Gure itzalean bizi da Gure itzalaren gerizpean Gaztetako kimera sekretuak etengabe loratzen dira
3.
DISTANTZIA, BIDEA, ZU ETA NI (Musika: Jon Gurrutxaga / Hitzak: Xabi Lasa) Pauso laburrean Oinetako huts bat Erabakiak baino ez Zorua, bestela, zer? Uneak bizi asmoz Lerratuta bizitzerik nahi ez Atseden luzez beteta Dakart oroimena Begietan labainka Doakit naizena Uneak bizi asmoz Lerratuta bizitzerik nahi ez Ezina kantatzeko Hitz baten atzetik... Ahaztu dena Dena ahantzi Bideak haina Ezerk al du merezi? Ahaztu dena Dena ahantzi Distantzia, bidea, zu eta ni Leihotik bota ditut Gure apirilak Leihotik behera bota Ustezko amets hilak Uneak bizi asmoz Lerratuta bizitzerik nahi ez Ezina kantatzeko Hitz baten atzetik...
4.
DESIRAK ETA GEZURRAK (Musika: Jon Gurrutxaga eta Arima Beltza / Hitzak: Patxi Zabaleta eta Jon Gurrutxaga) Zure irribarra eta begirada Ez ziren zenituen altxor bakarrak Solaskide ona, gorputz ederra Ninduzun eraman zure sarera Zure muxuak, zure laztanak Gaba eroak, ahaztezinak Guztia eman nizun, salbuespenik gabe Gertatzen ari zena susmatu arren Gure artekoa amaitzen ari zen “Noren errua ote?”, ni naiz galdetzen Zure damuak, zure malkoak Maitea, ez dira nahikoak Zu zintudan desira Ta ardi larruz zinen jantzita Saminaren haziak Gorrotoz bete dit bihotza Ez dut begirada jaisten, ez naiz lotsatzen Besteen esanak ditut baztertzen Ez zara bakarra, zuk hala uste arren Zelaian bada beste lorerik hazten Zure gezurrak, truku maltzurrak Sentimenipeko berba antzuak Zu zintudan desira Ta ardi larruz zinen jantzita Saminaren haziak Gorrotoz bete dit bihotza
5.
MINAREN MINTZOA (Musika: Jon Gurrutxaga / Hitzak: Xabi Lasa) Mintzo da Haizea mintzo da Horman zehar Mezu bat dakar Ernai da Ama ernai da Altzoa sutan Leihoratu da Mintzo da Mina mintzo da Zauririk gabe Barrunbetan Erraietan
6.
Sugea 05:04
SUGEA (Musika: Jon Gurrutxaga / Hitzak: Xabi Lasa) Suge bat nahi nuke izan Dudan azala aldatzeko Zauriak eta orbanak Ahaztu ta eranzteko Beste ni bat beste gu bilakatzeko Atzera zerotik abiatzeko Gaurko hutsez atzokoa, igartzeko Biok elkar erantziz... Hemen banengo... Suge bat nahi nuke izan Zu isilka inguratzeko Biraka niri lotu eta Berriz elkar irensteko Beste ni bat beste gu bilakatzeko Atzera zerotik abiatzeko Gaurko hutsez atzokoa, igartzeko Biok elkar erantziz... Hemen banengo...
7.
Txikia handi 02:55
TXIKIA HANDI (Musika eta hitzak: Jon Gurrutxaga) Zure soinuak hitzak dira Bihurtu Keinuak, laztanak, esaldiz Apaindu Txikia handi da zure ahotan Iluna argi bihurtuz instantean Zure negarra, gure mina Irria bizitzaren sugarra Etorri, hurbildu Zatoz nigana Itxi itzazu begi handi horiek Laztana Kolorezko lekuetara egin Bidaia Txikia handi da zure ahotan Iluna argi bihurtuz instantean Zure negarra, gure mina Irria bizitzaren sugarra Etorri, hurbildu Zatoz nigana
8.
ZUGANANTZ ZABAL BI ESKU (Musika: Jon Gurrutxaga / Hitzak: Iñaki Gurrutxaga eta Xabi Lasa) Giroa ilun samar Isiltasunak guztia hartzean Dena astun, dena zama Begirada etorkizunean Apurtu nahi Beldurtuko ez banindu bai Sirenak gauean argi Logelako leihoan itzal Gaur ezer ez dut garbi Biharamunik ez ezazu itzal Hemen nago Hemen naukazu, betirako Nintzenak hartzen nau estu Naizena zer den ez dakit orain Zuganantz zabal bi esku Bakea nahi dut minaren ordain Orain, zer? Atea itxi, ez beste ezer Nintzenak hartzen nau estu Zuganantz zabal bi esku
9.
Hitz lauz 04:54
HITZ LAUZ (Musika: Jon Gurrutxaga / Hitzak: Xabi Lasa) Betirako Hitzak emanez elkarri Mugaz handikoak Ziren hitzen jabe Betiereko Ez garela jakin gabe Denborak egin gaitu Hitz haien mirabe Hitz lauz Eskatu nahi dizut Izan gaitezke Zu, ni ta baita gu ere Nahi nuke Orain, gaur, bihar, inoiz? Gure mundua Gaindituko duen ezer gabe Esku hutsez Jantzi behar zaitut Letra xehez Miatuz joan nahi dut Zure barruan Galtzeko astia hartuz Haur eskuekin Dena hartzen saiatuz Hitz lauz Eskatu nahi dizut Izan gaitezke Zu, ni ta baita gu ere Nahi nuke Orain, gaur, bihar, inoiz? Gure mundua Gaindituko duen ezer gabe
10.
KONTAIDAZU DANTZAN (Musika eta hitzak: Jon Gurrutxaga) Denborari so Astiaren zai Erloju orratzak Gelditzea nahi Joan ta banator Hutsik ta ase Besoak luze Esperoan zaude Kontaidazu dantzan Hitzik gabe esan Korapiloen Amets artetik Nazazu jaitsi Esnatuarazi Askatuz libratu Berreskuratu Zatiak osatu Ekaitza baretu Kontaidazu dantzan Hitzik gabe esan Begiradaz eman Erritmodun pausoez Atzean utziz denbora Hasi daigun bidaia Mugaren ertzetik Oreka deszifratuz Gabiltza biraka Besarkatuz, elkar lotuz Izoztuz gure ingurua Bagoaz kulunka

about

Beasaingo Pottoko estudioan grabatu eta nahastua 2014ko ekaina eta abuztua bitartean.
Soinu ingeniaria: Fredi Pelaez
Produkzioa: Fredi Pelaez eta Jon Gurrutxaga

Partaideak:

Fredi Pelaez: Hammond-a eta pianoa
Miguel Laguna: gitarra elektrikoa
Keu Agirretxea: Gitarra elektrikoa eta gitarra akustikoa
Patxi Zabaleta: Gitarra elektrikoa
Iñigo Gorritxategi: Baxua
Gorka Escauriaza: Baxua
Mikel Azkargorta: Baxua
Tana Santana: Kontrabaxua
Jon Gurrutxaga: Ahotsa, gitarra akustikoa, bateria eta perkusioa, harmonika.

Hitzak:
Xabi Lasa, Uxue Agirre, Iñaki Gurrutxaga eta Jon Gurrutxaga.

Kantu guztien musika Jon Gurrutxagak sortua.
Gitarra elektriko, baxu eta teklatuen konponketak diskoan parte hartu duten musikariek egin dituzte.

Eskerrak: parte hartu duzuen lagun musikari guztiei, kantuak hain dotore janzteagatik; melodiei hitzak jarri dizkiozuen lagunei; Keu, Patxi eta Xabi-ri emandako animo eta laguntza guztiagatik; osaba eta izebari demoak sortzeko ganbara estudio bihurtzen uzteagatik; Freddy Agirretxeari promorako egindako argazki saioagatik; Elur Arrietari, beti bezala, perkusio txikia uzteagatik; eta orokorrean, bidean era batera edo bestera lagundu didazuen guztiei.

Eskerrik beroenak familiari eta nire bizitzako motorra diren Andrea, Xuban eta Jakesi.

KONTRATAZIOA eta ARTISTAREKIN HARREMANA:

Posta elektronikoa: jongurrutxagamusika@gmail.com
Telefonoa: 667307196 (Jon)

credits

released October 25, 2014

license

all rights reserved

tags

about

Jon Gurrutxaga Elgoibar, Spain

Jon Gurrutxagak Arima Beltza blues&rock taldean hasi zuen bere musika ibilbidea bateria eta abeslari bezala. Talde gipuzkoarrarekin EP bat eta bi disko luze argitaratu ostean UEK hirukotean izan zen bateriajole gisa. Ondoren, Jon & Sugramas proiektua sortu zuen, bere bakarkako ibilbidearen aurrekaria izango zen proiektua.

Jon Gurrutxaga is a basque musician who loves blues, classic rock...
... more

contact / help

Contact Jon Gurrutxaga

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Jon Gurrutxaga, you may also like: