1. |
Azala
04:09
|
|||
AZALA
(Musika: Jon Gurrutxaga / Hitzak: Xabi Lasa)
Harri bat emango eskura?
Harri bat, eskuetan mendeak sentitzeko
Gorantza hasiko dugun bidea egiteko
Balbea, mamu abisala
Osinik beltzeneko animalia itsua
Bidai honetan hilotzen gidari zaitudana
Eta azal bihurtzen garen heinean, azaleratzen
Arroilen azken arteka artean, urrun ehorzten
Utzidazu azal bihurtzen eta... une izaten
Zimurretan bildu ditut
Zure musu eta mezuetan esanak
Gorako bidaia honetan mapa ditudanak
Eta azal bihurtzen garen heinean, azaleratzen
Arroilen azken arteka artean, urrun ehortzen
Utzidazu azal bihurtzen eta... une izaten
|
||||
2. |
Iragana beti jarraika
04:21
|
|||
IRAGANA BETI JARRAIKA
(Musika: Jon Gurrutxaga / Hitzak: Uxue Agirre)
Zerua ilun dago oraino
Ez da entzuten urratsen oihartzuna baino
Tren geltoki zaharretako xarma
Areagotu egiten da ordu txikien itzalean
Maleta batean bizitza sartzea
Malko bakarrak barruko min guztia biltzea posible ote da?
Iragana beti jarraika
Gure itzalean bizi da
Gure itzalaren gerizpean
Gaztetako kimera sekretuak etengabe loratzen dira
Itzulerarik gabeko bidaia da
Nahi ta ez, denboraren bagoia, joan badoana
Errailak nora joan, hara doa
Trenaren kirrinka itoa ta bere gerizpe leiala
Iragana beti jarraika
Gure itzalean bizi da
Gure itzalaren gerizpean
Gaztetako kimera sekretuak etengabe loratzen dira
|
||||
3. |
||||
DISTANTZIA, BIDEA, ZU ETA NI
(Musika: Jon Gurrutxaga / Hitzak: Xabi Lasa)
Pauso laburrean
Oinetako huts bat
Erabakiak baino ez
Zorua, bestela, zer?
Uneak bizi asmoz
Lerratuta bizitzerik nahi ez
Atseden luzez beteta
Dakart oroimena
Begietan labainka
Doakit naizena
Uneak bizi asmoz
Lerratuta bizitzerik nahi ez
Ezina kantatzeko
Hitz baten atzetik...
Ahaztu dena
Dena ahantzi
Bideak haina
Ezerk al du merezi?
Ahaztu dena
Dena ahantzi
Distantzia, bidea, zu eta ni
Leihotik bota ditut
Gure apirilak
Leihotik behera bota
Ustezko amets hilak
Uneak bizi asmoz
Lerratuta bizitzerik nahi ez
Ezina kantatzeko
Hitz baten atzetik...
|
||||
4. |
Desirak eta gezurrak
03:47
|
|||
DESIRAK ETA GEZURRAK
(Musika: Jon Gurrutxaga eta Arima Beltza / Hitzak: Patxi Zabaleta eta Jon Gurrutxaga)
Zure irribarra eta begirada
Ez ziren zenituen altxor bakarrak
Solaskide ona, gorputz ederra
Ninduzun eraman zure sarera
Zure muxuak, zure laztanak
Gaba eroak, ahaztezinak
Guztia eman nizun, salbuespenik gabe
Gertatzen ari zena susmatu arren
Gure artekoa amaitzen ari zen
“Noren errua ote?”, ni naiz galdetzen
Zure damuak, zure malkoak
Maitea, ez dira nahikoak
Zu zintudan desira
Ta ardi larruz zinen jantzita
Saminaren haziak
Gorrotoz bete dit bihotza
Ez dut begirada jaisten, ez naiz lotsatzen
Besteen esanak ditut baztertzen
Ez zara bakarra, zuk hala uste arren
Zelaian bada beste lorerik hazten
Zure gezurrak, truku maltzurrak
Sentimenipeko berba antzuak
Zu zintudan desira
Ta ardi larruz zinen jantzita
Saminaren haziak
Gorrotoz bete dit bihotza
|
||||
5. |
Minaren mintzoa
03:24
|
|||
MINAREN MINTZOA
(Musika: Jon Gurrutxaga / Hitzak: Xabi Lasa)
Mintzo da
Haizea mintzo da
Horman zehar
Mezu bat dakar
Ernai da
Ama ernai da
Altzoa sutan
Leihoratu da
Mintzo da
Mina mintzo da
Zauririk gabe
Barrunbetan
Erraietan
|
||||
6. |
Sugea
05:04
|
|||
SUGEA
(Musika: Jon Gurrutxaga / Hitzak: Xabi Lasa)
Suge bat nahi nuke izan
Dudan azala aldatzeko
Zauriak eta orbanak
Ahaztu ta eranzteko
Beste ni bat beste gu bilakatzeko
Atzera zerotik abiatzeko
Gaurko hutsez atzokoa, igartzeko
Biok elkar erantziz...
Hemen banengo...
Suge bat nahi nuke izan
Zu isilka inguratzeko
Biraka niri lotu eta
Berriz elkar irensteko
Beste ni bat beste gu bilakatzeko
Atzera zerotik abiatzeko
Gaurko hutsez atzokoa, igartzeko
Biok elkar erantziz...
Hemen banengo...
|
||||
7. |
Txikia handi
02:55
|
|||
TXIKIA HANDI
(Musika eta hitzak: Jon Gurrutxaga)
Zure soinuak hitzak dira
Bihurtu
Keinuak, laztanak, esaldiz
Apaindu
Txikia handi da zure ahotan
Iluna argi bihurtuz instantean
Zure negarra, gure mina
Irria bizitzaren sugarra
Etorri, hurbildu
Zatoz nigana
Itxi itzazu begi handi horiek
Laztana
Kolorezko lekuetara egin
Bidaia
Txikia handi da zure ahotan
Iluna argi bihurtuz instantean
Zure negarra, gure mina
Irria bizitzaren sugarra
Etorri, hurbildu
Zatoz nigana
|
||||
8. |
Zuganantz zabal bi esku
03:58
|
|||
ZUGANANTZ ZABAL BI ESKU
(Musika: Jon Gurrutxaga / Hitzak: Iñaki Gurrutxaga eta Xabi Lasa)
Giroa ilun samar
Isiltasunak guztia hartzean
Dena astun, dena zama
Begirada etorkizunean
Apurtu nahi
Beldurtuko ez banindu bai
Sirenak gauean argi
Logelako leihoan itzal
Gaur ezer ez dut garbi
Biharamunik ez ezazu itzal
Hemen nago
Hemen naukazu, betirako
Nintzenak hartzen nau estu
Naizena zer den ez dakit orain
Zuganantz zabal bi esku
Bakea nahi dut minaren ordain
Orain, zer?
Atea itxi, ez beste ezer
Nintzenak hartzen nau estu
Zuganantz zabal bi esku
|
||||
9. |
Hitz lauz
04:54
|
|||
HITZ LAUZ
(Musika: Jon Gurrutxaga / Hitzak: Xabi Lasa)
Betirako
Hitzak emanez elkarri
Mugaz handikoak
Ziren hitzen jabe
Betiereko
Ez garela jakin gabe
Denborak egin gaitu
Hitz haien mirabe
Hitz lauz
Eskatu nahi dizut
Izan gaitezke
Zu, ni ta baita gu ere
Nahi nuke
Orain, gaur, bihar, inoiz?
Gure mundua
Gaindituko duen ezer gabe
Esku hutsez
Jantzi behar zaitut
Letra xehez
Miatuz joan nahi dut
Zure barruan
Galtzeko astia hartuz
Haur eskuekin
Dena hartzen saiatuz
Hitz lauz
Eskatu nahi dizut
Izan gaitezke
Zu, ni ta baita gu ere
Nahi nuke
Orain, gaur, bihar, inoiz?
Gure mundua
Gaindituko duen ezer gabe
|
||||
10. |
Kontaidazu dantzan
03:24
|
|||
KONTAIDAZU DANTZAN
(Musika eta hitzak: Jon Gurrutxaga)
Denborari so
Astiaren zai
Erloju orratzak
Gelditzea nahi
Joan ta banator
Hutsik ta ase
Besoak luze
Esperoan zaude
Kontaidazu dantzan
Hitzik gabe esan
Korapiloen
Amets artetik
Nazazu jaitsi
Esnatuarazi
Askatuz libratu
Berreskuratu
Zatiak osatu
Ekaitza baretu
Kontaidazu dantzan
Hitzik gabe esan
Begiradaz eman
Erritmodun pausoez
Atzean utziz denbora
Hasi daigun bidaia
Mugaren ertzetik
Oreka deszifratuz
Gabiltza biraka
Besarkatuz, elkar lotuz
Izoztuz gure ingurua
Bagoaz kulunka
|
Jon Gurrutxaga Elgoibar, Spain
Jon Gurrutxagak Arima Beltza blues&rock taldean hasi zuen bere musika ibilbidea bateria eta abeslari bezala. Talde
gipuzkoarrarekin EP bat eta bi disko luze argitaratu ostean UEK hirukotean izan zen bateriajole gisa. Ondoren, Jon & Sugramas proiektua sortu zuen, bere bakarkako ibilbidearen aurrekaria izango zen proiektua.
Jon Gurrutxaga is a basque musician who loves blues, classic rock...
... more
Streaming and Download help
If you like Jon Gurrutxaga, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp